KADETE MAILAKO TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2013ko azaroaren 24an jokatua, Gasteizen).

 

 

 

            16 urtez azpiko jokalarientzat zen Txapelketa. Antolatzailea: Arabako Xake Federazioa, Euskal Xake Federakuntzaren kontrol teknikoarekin. Gasteizko Mendizorrotza Frontoian (Araba, Euskal Herria) jokatu zen, 2013ko azaroaren 24an, 4 txandatan, 10 talderekin. Lau mahaitan jokatu zen. Partida amaitzeko ordu bat zuten jokalariek. Neurketako garaipenak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Sestao Naturgas Energia (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu (12, mahaietan)..

2)    Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 6 puntu (12, mahaietan).

3)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu (9’5, mahaietan).

4)    Gros (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (11, mahaietan).

5)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu (8’5, mahaietan).

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 3 puntu (6, mahaietan).

7)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 3 puntu (6, mahaietan).

8)    Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (5, mahaietan).

9)    Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 3 puntu (5, mahaietan).

10) Conteneo Salesiano (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 0 puntu (5, mahaietan).

 

Sestao eta Mikel Deuna taldeen artean 10 minutuko bi neurketa jokatu ziren, titulua erabakitzeko. Sestao Naturgas Energiak irabazi zuen: 5’5-2’5.

 

            Sestao Naturgas Energia talde txapelduna jokalari hauek osatu zuten: Javier Marchena Hurtado (2.091 FIDE elokoa), Jon Ander Santas Martin (1.745), Alvaro Peralta Garcia (1.364) eta Constantin Carazo Fernandez (elorik gabe).

 

            Mikel Deuna talde txapeldunordea jokalari hauek osatu zuten: Odei Lerendegi Lasa (1.626), Asier Alfaro Piñero (1.581), Alex Ortega Villa (1.476), Crhistian Ruiz Ugarte (1.285) eta Imanol Solano Martinez (1.560 Euskal elokoa).

 

            Santurtzi hirugarren sailkatutako taldea jokalari hauek osatu zuten: Ricardo Perez Pacheco (1.858), Aitor Camacho Larrondo (1.620), Borja Cuñado Martinez (1.599 Euskal elokoa), Javier Ruiz Macias (elorik gabe), Juan Angel Pajuelo (elorik gabe), Leire Camacho Larrondo (elorik gabe) eta Imanol Gonzalez Ortiz (elorik gabe).

 

            SESTAO TXAPELDUN, OZTA-OZTA IZAN BAZEN ERE.

 

Sestao Campeón de Euskadi sub-16

 

Sestao 16 urtez azpiko Euskadiko txapeldun.

 

            Sestaok Altzagari eta Marlaxkari 0-4 irabazi zien. Abadiñorekin eta Grosekin berdindu zuen (2-2).

 

            Mikel Deunak Martintxori (0-4), Grosi (2’5-1’5) eta Marlaxkari (4-0) irabazi zien. Abadiñoren aurka 2’5-1’5 galdu zuen.

 

            Santurtzik Martintxori (3-1), Altzagari (0’5-3’5) eta Abadiñori (2’5-1’5) irabazi zien. Grosen aurka 3’5-0’5 galdu zuen.

 

            Javier Marchena Hurtado funtsezkoa izan zen Sestaoren garaipenean. Lehenengo mahaian, lau partidatan 4 puntu eskuratu zituen (% 100).

 

            AZKENEKO URTEETAKO HISTORIA.

 

            2012an, Donostian: Gros A, txapeldun; Mikel Gurea, bigarren; Gros B, hirugarren.

            2013an, Gasteizen: Sestao Naturgas Energia, txapeldun; Mikel Deuna, bigarren; Santurtzi, hirugarren.

 

            Informazio gehiago:

 

“http://marlaxkaxakeeu.files.wordpress.com/2013/11/sub-16_emparejamientos_por_mesas_de_la_ronda_1.xls” webgunean.

 

            2013-11-24.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.